Gipuzkoako Eskola Txikien jairako arropa probatu eta erosteko aukera, asteburuan
Bi informazio gune jarriko dituzte datozen egunetan: martxoaren 29an, Alegiako Sindikatoan eta apirilaren 6an, Santa Lutzi auzoko mediku etxean (11:30-13:00).

Gipuzkoako Eskola Txikien festa Ezkio-Itsason ospatuko da aurten ekainaren 8an, herri eskolak antolatuta. Oraindik hilabete batzuk geratzen dira, baina aspaldi hasita daude antolaketa lanetan. Festaren logoa aurkeztu zituzten lehenengo eta Eskola Txikien jaiaren harira arropa ere salgai jarri dute dagoeneko.
Antolakuntzak jakitera eman dutenez arropa ikusi, probatu eta eskaera egiteko bi informazio gune jarriko dituzte datozen egunetan: martxoaren 29an, Alegiako Sindikatoan eta apirilaren 6an, Santa Lutzi auzoko mediku etxean (11:30-13:00).