Nerabeen osasun mentalaz arituko dira gaur Ezkion
Treba Gurasoak antolatutako hitzaldia da. 18:30ean emango diote hasiera, udaletxean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gaztematikak —Gipuzkoako haur eta gazteen sustapenerako sareak— sustatutako Treba Gurasoak egitasmoak antolatuta, Osasun mentala eta nerabeak hitzaldia egingo du gaur Izaskun Lopez de la Torre adituak Ezkion.
Nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia egingo du de la Torrek, gaur 18:30ean udaletxeko lehen solairuko pleno aretoan. Hitzaldia doakoa da eta interesa duen edonor dago parte hartzera gonbidatuta.