Aste Santuetako oporretarako eskaintza berezia antolatu dute gaztelekuan
Izena emateko epea apirilaren 6 arte egongo da zabalik, gaztelekuan edo liburutegian.
Gazte batzuk Idiazabalgo gaztelekuan, artxiboko irudi batean. Idiazabalgo Udala Apirilaren 15, 16, 22 eta 23an ekintza bereziak egingo dituzte Idiazabalgo gaztelekuan.
Ondorengoak dira gauzatuko diren ekintzak:
- Apirilak 15 (LH6): Hi selfie (16:30-19:30).
- Apirilak 16 (LH6 eta DBH 1-2-3): Jump Yard-era irteera (10:30-17:00).
5€ ordaindu beharko dira izena ematearekin batera Gaztelekuan edo liburutegian. 10:00etan plazan elkartu eta 10:30etan autobusa hartuko da. Bazkaria etxetik eraman beharko da. 17:00-17:30ak aldera Idiazabalera iristea aurreikusten da. - Apirilak 22 (DBH 1-2-3): Hi selfie (11:00-14:00).
- Apirilak 23 (LH6 eta DBH 1-2-3): Gaztelekuko pareten apainketa (16:30-19:30)
Ekintzetan parte-hartzeko izena eman beharko da. Izena emateko epea apirilaren 6 artekoa izango da gaztelekuan edo liburutegian.













