Goierri inguruan dute irteera Ordiziako mendizaleek
Ordizian hasi eta bukatuko dute, Lazkao, Ataun, Olaberria eta Beasain zeharkatu ondoren.

Igandean, 08:00etan, Dorrea etxean dute hitzordua Ordiziako Mendizaleek. Handik abiatuta, Ordizia-Lazkaomendi-Amundarain-Lasarte-Olaberria-Senpere-Ordizia ibilaldia egingo dute. 17 kilometro inguruko ibilbidea da; desnibela, gutxi gorabehera, 450 metro. Kasu honetan, ibilaldirako ez dago aurrez izena eman beharrik.