Goierriko Zentro Sozialistak bigarren urteurrena ospatuko du
Tailerra, mahai-ingurua eta bazkaria egingo dituzte Ezkiagako egoitzan, eta ondoren bertso saioa dute Xuber tabernan.

Goierriko Zentro Sozialistak bigarren urteurrena ospatuko du bihar. Goizeko 11:00etan hasi eta eguerdira arte luzatuko da Ezkiaga kaleko lokalean: gantxillo tailerra, Zentro Sozialisten garrantzia azpimarratuko duen mahai ingurua eta bazkaria izango dira. Arratsaldean, Xuber tabernan bertso-saio batekin emango diote itxiera. Kantuan, Aitor Bizkarra, Garazi Navarro eta Andoni Rekondo arituko dira.