Nagusilan-Beasain elkarteak omenaldia egin die taldea utzi duten boluntarioei
Urte askoan zehar elkartasun lana egiteagatik oroigarria banatu diete.

Azken urtean Nagusilan-Beasain elkartea utzi behar izan duten boluntarioei oroigarri bana banatu diete, Beasaingo Urbiberri jubilatuen egoitzan. Omendu guztiek, Nagusilan elkartearekin elkartasun lana egin dute urte askoan, eta izandako dedikazioa eskertu nahi izan die elkarteak.
Emilio Valles, Juli Hilario, Loren Larrea eta Juanjo Iturrioz izan dira omenduak. Haiei babesa ematen, ekitaldian izan dira Nagusilan-Beasain elkarteko gainontzeko lagunak ere.
Oroigarriak banatu ondoren, familia argazkia atera dute eta mokadutxo bat jateko aukera izan da.