Ordiziako atletismo mitinaren promozio bideoa
Uztailaren 5ean jokatuko da aurten, bederatzigarren aldiz. Brontzezko mailakoa izango da. Bideoa, albistean.

Ordiziako Txindoki Atletismo Taldeak antolatutako Jose Antonio Peñaren Oroimenezko IX. Atletismo Mitinaren promozio bideoa kaleratu dute. Aurten, gainera, brontzezko mailako atletismo topaketa izango da, eta uztailaren 5ean jokatuko da.
Orain hiru urte, 2022an, Challenger mailakoa izatera pasa zen, eta aurtengo edizioan koska bat gora egingo du, brontzezkora (World Athletics Continental Tour Bronze).
Bilboko atletismo mitina da orain arte brontzezko mailan zegoen Euskal Herriko topaketa bakarra.