Martin Arbeok egoera geopolitikoari buruz hitz egingo du asteazkenean
Ekitaldia Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk antolatu dute eta Bilgunean izango da.

Datorren asteazkenean, apirilak 2, Martin Arbeok Liluraren kontra, trantsizio geopolitikoaren argi-ilunak liburuari eta egungo egoera geopolitikoari buruz hitz egingo du. Ekitaldia Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk antolatu dute eta Bilgunean izango da, 19:00etan. Ekitaldia Josu Aztiria legebiltzarkideak dinamizatuko du.
Martin Arbeo Sarriugarte (1996, Durango) Politika Zientzia eta Kudeaketa publikoan graduatua da, eta Demokrazia eta Gobernua masterrean lizentziatua. Gaur egun, Ipar Hegoa Fundazioan dihardu lanean. Liluraren kontra, trantsizio geopolitikoaren argi-ilunak liburua idatzi zuen 2024. urtean. Bertan, nazioartean ematen ari den trantsizio geopolitikoaz, munduko boterearen birbanaketaz, mendebaldearen dekadentziaz, eta bizi dugun krisi anizkoitzaz mintzo da, besteak beste.