Pilota Egokituko Sari Nagusia Antzizarren
Goizean adimen-urritasuna duten pilotarien kanporaketak jokatuko dira, eta arratsaldean urritasun-fisikoa dutenen txanda izango da.

Pilota Egokitua Sari Nagusiko partidak jokatuko dira, etzi, igandea, Antzizar kiroldegiko pilotalekuan, goizeko 09:00etan hasita. Lehenik adimen-urritasuna duten pilotarien kanporaketak jokatuko dira, eta arratsaldeko 15:00etatik aurrera, urritasun-fisikoa dutenen txanda izango da. Sarrera doan izango da. Aurten, txapelketa honetan, 44 pilotarik (32 adimen-urritasuna dutenak eta 12 urritasun fisikoa dutenak) osatutako parte-hartze ikusgarria izango da, pilotarien maila nabarmen hobetu denaren seinale.