Ampo Ordizia guztiz nagusitu da Altamiran
66 -7 irabazi dio Ordiziako taldeak Les Abellesi. Partida bukaeran, Julen Goiari omenaldia egin diote, bere azken partida izan baita Altamiran.

Hasieratik bukaeraraino gailendu da Ampo Ordizia Altamirako zelaian. Gaurko partida erabakiorra izan da Ordiziako taldearentzat, jaitsiera postuetatik erabat urruntzeko balio izan baitio garaipenak. Azkenean, gehiegi estutu beharrik gabe, Ampok irabazi du 66-7.
Emaitza pozgarriaz gain, gaurko eguna beste arrazoi batengatik ere izan da garrantzitsua: Julen Goia jokalariak Altamiran jokatu duen azken partida izan da. Idiazabaldarrak denboraldia bukatutakoan errugbia uztea erabaki du. Hori horrela, norgehiagokaren ostean, jarraitzaileek, lagunek eta familiak omenaldia egin diote Altamiran.




















