San Bartolome elizako harmoniuma, inauguratuta
Orain lauzpabost urtera arte Ormaiztegiko abesbatzako zuzendaria izan zen Alberto Saenz organo joleak jo zuen Itsasoko harmoniuma.
Alberto Saenz organo jolea, Itsasoko harmoniumaren inaugurazio ekitaldia, atzo. Gotzon Aranburu Itsasoko San Bartolome eliza jendez beteta zela egin zuten atzo goizean, berriki zaharberritu duten XX. mende hasierako harmoniumaren inaugurazio ekitaldia. Orain lauzpabost urtera arte Ormaiztegiko abesbatzako zuzendaria izan zen Alberto Saenz organo joleak jo zuen harmoniuma, Ezkio-Itsasoko Izazpe abesbatzak lagunduta.
- Izazpe abesbatza Itsasoko San Bartolome elizan, martxoan; harmoniumaren inaugurazio ekitaldian. Harmoniumean Alberto Saez organo jotzailea aritu zen ordu hartan.














