Apirilaren 23an egingo da Artzain Eguna Ordizian
Idiazabal Gazta berriaren aurkezpena izango da udaletxean, 11:15ean.

Ordiziako azoka berezietan lehena, Artzain Eguna izaten da. Aurtengoa, apirilaren 23an izango da. Datorren asteazkenean emango dituzte egunaren inguruko xehetasunak baina, ohiko azokaz gain, beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte Ordizian:
- 09:00. Ahari eta ardien erakusketa Garagartza plazan.
- 10:00-14:00. Nikolas Lekuona plazan, haurrentzat artzainen herri kirolak jolasak.
- 11:00. Artaldeak igaroko dira herrigunean.
- 11:15. Udaletxe batzar aretoan, 2024-2025 kanpainako Idiazabal Gazta berriaren aurkezpena eta mozketa.
- 11:30. Gazta egitea eta mamia dastatzea, Garagartza plazan.
- 11:30. Eusko Labela duten burruntzian erretako esne bildotsen dastatzea, Garagartza plazan. Bildutako dirua, Aspanogirentzat izango da.
- 12:15. Ile mozte erakustaldia, Garagartza plazan.
Apirilaren 23an gazta salmentarako eta Goierriko artisautza produktuen saltokiak ere jarriko dituzte. Trikitilariek eta dultzaina jotzaileek alaituko dute herria.