Ruper Ordorika, bakarka kantuan Latxartegin, larunbatean
Legazpiko emanaldi honetarako sarrerak salgai daude 10 euroan.

Ruper Ordorikak kontzertua egingo du larunbatean, hilak 5, Latxartegi aretoan, 20:00etan. Kantari oñatiarrak Bakarka eta Bakarka bi izenburuekin azken urteetan kaleratu dituen diskoen errepasoa egingo du emanaldian, giro intimoan, gitarraren eta ahotsaren laguntzarekin bakarrik. Bi lan horietan, bere 40 urteko ibilbidean egin dituen 24 kantarik ezagunak biltzen ditu.
Sarrerak 10 euro balio du, eta aldez aurretik erosi daiteke: latxartegisarrera.sacatuentrada.es.