Erritmo jamaikarrak gaztetxean, larunbatean
Gaua girotzeko, 19:30ean hitzaldia egingo dute Pantx Records kolektiboko kideek, musika jamaikarraren historiaren inguruan

Musika jamaikarren gaua ospatuko dute larunbatean, hilak 5, gaztetxean, ska, reggae eta rockesteady soinuei eta bestelako aldaera guztiei oholtza eskainiz. Gaua girotzeko, 19:30ean hitzaldia egingo dute Pantx Records kolektiboko kideek, musika jamaikarraren historiaren inguruan. Gauean, 22:30ean binilo selektoreak izango dira oholtzan, horiek ere Pantx Records-en eskutik. Ondoren, kontzertua egingo du Arratians taldeak, eta amaitzeko, asanbladako kideek ska, reggae eta rockesteady musika pintxatuko dute.