Sute txiki bat izan da Igartza Oletako etxebizitza batean
Kea dela eta, bizilagun batzuk etxetik atera behar izan dituzte, tartean Aspaceko erabiltzaileak.

Sute txiki bat izan da Beasaingo Igartza Oletako etxebizitza bateko lehen solairuan. Arazo nagusia kea izan da. Ez da zauriturik egon, baina kea dela eta bizilagun batzuk etxetik atera behar izan dituzte, tartean Aspaceko erabiltzaileak.