Ahozkotasunaren Gala bihar egingo da Ordizian
XIII. Ipuin narrazio lehiaketaren finala ere jokatuko da. Maria Alonso Del Val, Asier Zubia eta Urtzi Gorostiaga ataundarra dira finalistak.

Ahozkotasunaren jaialdiaren barruan, bihar 19:00etan, D’Elikatuzen gala izango da, Iñaki Carreterok aurkeztuta. Bi zati izango ditu: batetik, Arrate Leunda, Eneko Haritza eta Cardelina ipuin kontalarien jarduna, eta bestetik, XIII. Ipuin narrazio lehiaketaren finala. Maria Alonso Del Val, Asier Zubia eta Urtzi Gorostiaga ataundarra dira hiru finalistak.