Aitor Otegi ordiziarra, Gipuzkoako Pilota Federazioko presidenteorde
Presidente berria du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF): Iñaki Lizaso Perez. Oiangu Pilota Eskolako kidea da Aitor Otegi. Zaldibiako Gaztelupe pilota klubeko Unai Lezea bokal izendatu dute.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) presidente berria du: Iñaki Lizaso Perez. Martxoaren 25ean bukatu zen Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea, eta zerrenda bakarra aurkeztu zen, Lizaso buru zuena.
Federazioak jakinarazi duenez, hautagaitza hori behin-behinean aldarrikatu eta erreklamazioetarako epea zabaldu zuen GEPFko Hauteskunde Batzordeak, apirilaren 1a arte. “Hala, hautagaitza bakarra egonik hauteskundeak egin beharrik ez dagoenez, eta aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, zerrenda behin betiko aldarrikatu du orain Hauteskunde Batzordeak eta federazioaren hauteskunde prozesua bukatutzat eman, era horretan”.
Aurreko hiru agintaldietan Zuzendaritza Batzordeko kide izan da Lizaso, eta presidente kargua hartu du orain. Talde zabala eta anitza izango du bidelagun (eta horien artean da orain arteko presidente Lete). Tartean dago Aitor Otegi Goia ordiziarra, Oiangu Pilota Eskolako kidea. Presidente ordea izango da.
Zaldibiako Gaztelupe pilota klubeko Unai Lezea ere zuzentzari batzordeko kide izango da; bokala izango da.
Hauxe da, hain zuzen ere, GEPFren Zuzendaritza Batzorde berria:
- Iñaki Lizaso Perez, presidentea
- Aitor Otegi Goia, presidenteordea
- Julen Chiapuso Nosellas, diruzaina
- Miren Larrarte Maioz, idazkaria
- Andoni Zabala Lekuona, bokala
- Gorka Altuna Esnaola, bokala
- Aratz Luisa Urkola, bokala
- Ibon Aranalde Arruti, bokala
- Orkatz Argote Erkizia, bokala
- Itziar Lete Andonegi, bokala
- Nekane Astigarraga Lete, bokala
- Unai Lezea Otamendi, bokala
- Estitxu Eizagirre Kerejeta, bokala
- Jon Pello Artetxe Mendizabal, bokala
- Ander Biain Galdos, bokala