‘Cromlech’ antzezlana, Aitxuri eskolako patioan
Elena Aranbarriren lana 14 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago.

Elena Aranbarriren Cromlech antzezlana eskainiko dute bihar, 18:30ean Aitxuri eskolako patioan. Hiru emakume, ama eta bi alabak, aitaren heriotzaren ondoren elkartzean izandako elkarrizketa sakon batean kokatzen da antzezlanak. Elkarrizketa horren ondoren, ez da ezer berdina izango. 14 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago.