Goierriko Gazte Asanbladen topaketak, apirilaren 23an eta 24an
Lehenengo eguneko ekitaldiak Zaldibian egingo dituzte eta bigarrenekoak Beasainen.

Goierriko hainbat gazte asanbladek topaketa egingo dute apirilaren 23an eta 24an, Zaldibian eta Beasainen. Ondorengoa da prestatu duten egitaraua:
Apirilak 23, asteazkena: Zaldibian.
- 17:00. Tailerrak: Irakurketa literario, soinu teknikari, gaiztakeri, zeinu hizkuntza eta mural margoketa.
- 19:00. Hitzaldia: Okupazioaz eta gazte langileontzako espazioen beharraz.
- 21:00. Kontzertu akustikoa: Migue De la Rosa eta Yaima Orozco.
Apirilak 24, osteguna: Beasainen.
- 11:00. Olinpiadak.
- 14:00. Bazkaria eta ondoren hitzartzea.
- 17:00. Olinpiadetako finala.
- 18:00. Pala eta pilota partidak, Eztanda txarangak musikatuta.
- 22:00. Disko jartzaileak: Dazanga Show eta DJ Woolen.
Olinpiadak
Olinpiadetarako 5-6 laguneko taldeek hartuko dute parte. Sei proba egin beharko dituzte: erratzmatika, lasterketa bihurria, laberintoa, aquasport, pankarta birakaria eta zaku karrera.
Izena eman behar da Beasaingo Txindoki Institutuan, eta Xuber eta Asti tabernetan, Ordiziako Kirkil, Zaldibiako Beti Gazte eta Legorretako Olaso tabernetan.
Bonuak
Bi bonu daude aukeran: bonu orokorra 10 euroan, eta osteguneko bonua, 8 euro. Beasaingo Xuber eta Asti, Ordiziako Kirkil, Zaldibiako Beti Gazte eta Legorretako Olaso tabernetan.