La Bellotaren 30 urteko ibilbidea, erakusketan
Legazpiko extremadurarren elkarteak argazki eta dokumentuen bidez errepasatzen du bere 30 urteko historia. Hilaren 11ra arte dago ikusgai erakusketa, Kultur Etxean.

Extremadurako jatorria duten legazpiarrak biltzen dituen La Bellota zentroak erakusketa du ikusgai Kultur Etxean, hilaren 11ra arte. Bertan, bere 30 urteko ibilbidearen historiari errepasoa egiten dio argazkiekin eta dokumentuekin, eta jantzi tradizional batzuk ere jarri ditu ikusgai.
Erakusketa astelehenetik ostiralera dago zabalik, 17:00etatik 20:00etara.