Lide Urrestarazu, euskal selekzioarekin Malagara
Larunbatean, 27 kilometroko Calamorro lasterketan parte hartuko du mendi lasterkari ordiziarrak.

Lide Urrestarazu mendi lasterkaria euskal selekzioren ordezkarietako izango da, larunbatean Benalmadenan (Malaga, Espainia) jokatuko den Calomorro mendi lasterketan. Munduko Kopako edo Skyrunner World Series-eko proba puntuagarria da 27 kilometroko proba (27.000 desnibel positiboa).
Martxoaren 22an parte hartu zuen lehenengo proba puntuagarrian, Acantiladosen (Palma), laugarren postua eskuratu zuen ordiziarrak.