Lemniskataren 'Made in Goierri' zikloaren hitzaldien bideoak
HINEren 50. urteurrenari, Lortek zentro teknologikoari eta Iparragirre Eraikuntzak enpresaren 75. urteurrenari buruzko bideoak sarean jarri ditu Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak.
Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak martxoan Beasaingo Igartzako jauregian egin duen Made in Goierri, etorkizuna sortzen hitzaldi zikloaren bideoak igo ditu Youtubeko bere kanalera. HINE. 50 urte eta eboluzioa, Lortek. Zer da eta zer egiten du eta Iparragirre, 75 urte dira herritarren eskura jarri dituen bideoak. Zikloak laugarren hitzaldi bat ere bazuen, gazteleraz hura.
Ziklo hau bukatuta udazkenera arte agurtu dira Lemniskatako kideak. Ordizientzia eta Azaroa, Zientziaroa zikloarekin itzuliko dira.
‘HINE. 50 URTE ETA EBOLUZIOA’ (Mikel Arrizabalaga eta Manu Egaña)
‘LORTEK. ZER DA ETA ZER EGITEN DU’ (Itsaso Bolinaga)
‘IPARRAGIRREN, 75 URTE’ (Pedro Iparragirre eta Patxi Albisu)