2025/4/4

Mendi lasterketa
Pilota

Goierriko zazpi herrik parte hartuko dute Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan

Ataun, Beasain, Lazkao, Zaldibia eta Zegama eskuz ariko dira, Ordizia larruzko paleta eta pala motzez, eta Zumarraga gomazko paletaz. Apirilaren 9an egingo dute aurkezpen-zozketa.

Azoka

Artisau azoka egingo dute igandean Araman

Hemezortzi sortzailek hartuko dute parte; tartean dira lau aramar. 10:00etatik 14:00etara bitartean egingo da azoka, plazan eta inguruan.

Euskal Herriko mus txapelketa

Euskal Herriko mus txapelketako azken partidak

Bihar 128 bikote ariko dira lehian Zigoitiko (Araba) Zelaieta pilotalekuan. Tartean izango dira Goierriko zazpi bikote.

Itzulia 2025
XABIER ISASA. Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia

«Egunero bukaeran mendate gogor bat dago, zaila izango da lehenengoekin iristea»

"Gogotsu eta motibatuta" dago Itzulirako txirrindulari urretxuarra. Beasaingo etapako helmugara "banan-banan edo talde txikitan" iritsiko direla uste du.

Laida Goiburu
Itzulia 2025
ALEX ARANBURU. Cofidis taldeko txirrindularia

«Etxeko lanak eginda, hankek erantzuten duten bitartean lehian arituko gara ahalik eta ondoen»

Tenerifen izan da Ezkioko txirrindulariari ere Itzulia prestatzen. "Gogotsu" dago, borrokarako prest. Gaur Gaintzako eta Lazkaomendiko aldapetan ibiltzekoa da.

Izaro Villarreal
MADDALEN OTAEGI ETA ENEKO MURUA. Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideak

«Etxebizitzaren negozioaren aurka hartuko ditugu kaleak»

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak mobilizatzeko deia egin du ‘Etxebizitzaren negozioari ez’ eta ‘Enpresari zein politikarien eskutik ez da irtenbiderik etorriko’ lelopean.

Mendi Lasterketa

Korrikalari gehiagorekin dator VIII. Leharrei Mendi Lasterketa

Goierri Kopa Traileko bosgarren proba puntuagarria izango da. Bi korrikaldi izango dira: luzea, 24 kilometrokoa, eta motza, 15 kilometrokoa. 275 korrikalari irtengo dira, inoizko kopuru handiena.

Izaro Villarreal
Ikus-entzunezkoak

Lemniskataren 'Made in Goierri' zikloaren hitzaldien bideoak

HINEren 50. urteurrenari, Lortek zentro teknologikoari eta Iparragirre Eraikuntzak enpresaren 75. urteurrenari buruzko bideoak sarean jarri ditu Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak.

I. Gurrutxaga

Jose Luis Elkorori buruzko liburua aurkeztuko dute Lekanazpi elkartean

Mikel Zubimendi da egilea, eta bertan izango da. Hurrengo asteko ostiralean da aurkezpena, hilaren 11n, Legazpiko elkarte horretan bertan.

Pala eta esku pilota txapelketak

Pala eta esku pilota txapelketen zazpigarren jardunaldiko karteldegia

Gernika pasealekuko pilotalekuan jokatuko dira partidak, igandera arte.

Partaidetza prozesua

Latxartegi parkerako proposamenak ikusgai jarri dituzte udalaren webgunean

Juntura Kooperatibako kideekin aholkularitzarekin egindako parte hartze prozesuan, eremuaren etorkizuneko diseinuaren oinarriak finkatu dituzte legazpiarrek elkarrekin.

Elkarretaratzea
Udalekuak

Udako jardueretan begirale gisa aritzeko deialdia, zabalik

Apirilak 11 izango da udako jardueretan begirale gisa izena emateko azken eguna, eta apirilaren 12an izango da hautaketa proba. Haurrek ekintzetan izen emateko ordainketa sistema aldatuko da.

Izaro Villarreal
Bakarrizketa

Antton Telleriaren ‘Ni, ni, ni’ bakarrizketa, gaur Arerian

Arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko du bakarrizketa umoregile tolosarrak.

Izaro Villarreal
Pilota

Txapagaineko pilotariak, eskolarteko finalerdietan

Bihar, eskolarteko alebin mailako finalerdiak jokatuko dituzte Ordiziako Beti Alai pilotalekuan, 16:00etan.

KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Erdi Aroko azoka Legazpin, Udaberriko azoka Araman, II. Arte Azoka Beasainen, kontzertuak Ataunen, Legazpin, Ordizian eta Beasainen, dantza jaialdiak, dantza topaketak, dantzari txikiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa