Ampo Ordiziak Ohorezko Mailan jarraituko du
Bartzelonari 20-28 irabazi dio. Hurrengo partida La Vilari irabazi eta Bartzelonak Cisnerosen aurka galduz gero, lehenengo zortzietan sartuko da Ampo Ordizia, play offa jokatzeko aukera irabazita.

Ampo Ordiziak garaipen handia lortu zuen atzo etxetik kanpo Bartzelonaren aurka, 20-28 irabazita. Gainerako taldeen emaitzak ikusita, eta Pozuelok galdu egin zuenez, Ohorezko Mailan jarraitzea ziurtatu du Ampo Ordiziak.
Hori bakarrik ez, azkeneko jardunaldian, apirilaren 27an, Ordiziak La Vilari irabazi eta Bartzelonak Cisnerosen aurka galduz gero, Ampo Ordiziak bigarren fasea bigarren postua lortu eta, zortzi onenekin, play offa jokatzeko aukera izango luke.