Gosari osasungarriak Ordiziako ikastetxeetan
Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urdanetan eta Jakintzan, Gosari Osasuntsuak egitasmoa garatu da azken hilabeteotan. Guztira 118 ikaslek parte hartu dute.

Ordiziako Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Urdanetan eta Jakintzan, Gosari Osasungarriak egitasmoa garatu da azken hilabeteotan. Guztira 118 ikaslek parte hartu dute.
Bertan, osasun eta elikadura ohitura osasuntsuak azaltzen zaizkie ikasleei eta ondoren gosari osasuntsu bat eskaintzen zaie. Osakidetzak, Minbiziaren aurkako elkarteak eta Ordiziako Udalak bultzatu dute ekimena, Urdaneta eta Jakintza ikastetxeekin batera.