Kirol egokituko saioa eta mendi irteera, Itsasondon
Kirol Astearen barruan, apirilaren 11n kirol egokituko saioa egingo dute eta apirilaren 12an Urkira mendi irteera.

Itsasondoko Kirol Astearen barruan, bi ekitaldi izango dira aste honetan. Batetik, kirol egokituko saioa egingo dute Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko kideek apirilaren 11n, 16:00etatik 18:00etara, pilotalekuan. Lehenengo Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek izango dute parte hartzeko aukera.
Hurrengo egunean, berriz, apirilaren 12an, Urkira egun pasa egingo dute Itturritxiki Guraso Elkarteak antolatuta. 10:00etan abiatuko dira plazatik. Izena eman behar da.
Urkira bidean pista jolasa egingo dute. Norberak eramandakoarekin Urkian bazkaldu eta bazkalondorenean, jolasak eta askaria egingo dute Guraso Elkarteak eramana.
Eguraldi txarra eginez gero, beste plan bat egingo dutela aurreratu dute Guraso Elkartetik.