Saskibaloiko teknifikazio saio berezia egingo dute Ordizian
Apirilaren 25ean izango da Majorin. IDK Euskotreneko Angie Bjorklund entrenatzailearekin eta Roso Buch jokalariarekin entrenatzeko aukera izango da.

Ordizia saskibaloi taldeak teknifikazio saio berezia antolatu du apirilaren 25ean, Majori kiroldegian, Jokalari ohi izandako eta gaur egun entrenatzailea den Angie Bjoklund eta Roso Buch IDK Euskotreneko jokalarien eskutik.
9 eta 12 urte bitarteko haurrak 11:00etatik 12:30era ariko dira eta 12 eta 15 urtekoak, 12:30etik 14:00etara. Prezioa, 25 eurokoa da. Ordizia taldeko jokalariek bost euroko beherapena izango dute.
Plazak mugatuak dira. Izena eman behar da aurrez.