Urtzi Gorostiaga garaile ahozko ipuin lehiaketan
Ahoz Aho jaialdiaren barruan, XIII. Ahozko ipuin narrazio lehiaketa jokatu da. Urtzi Gorostiaga ataundarrarekin batera, Asier Zubiak eta Maria Alonsok hartu dute parte Ordizian.

XVIII. Ahoz Aho jaialdiaren barruan, Ahozkotasunaren Gala egin zuten ostiralean Ordizian, D’Elikatuzen. Iñaki Carreterok aurkeztutako saioan, Arrate Leunda, Eneko Haritza eta Cardelina ipuin kontalarien jarduna izan zen.
Baina lehiaketa ere izan zen, XIII. Ahozko ipuin narrazio lehiaketaren finala. Urtzi Gorostiaga ataundarra izan zen irabazlea. Maria Alonso Del Val eta Asier Zubia izan ziren beste bi finalistak.