Borondate aurreratuak, bizi testamentua eta eutanasia hizpide, Brinkolan
Arriurdin auzo elkarteak gai horiei buruzko hitzaldia antolatu du ostiralerako. Luis Mari Murua izango da hizlaria.

Brinkolako Arriurdin auzo elkarteak antolatuta, hitzaldia egingo du ostiralean Luis Mari Murua legazpiarrak, Saloian, 19:30ean, borondate aurreratuak, bizi testamentua eta eutanasia hizpide hartuta. «Era atseginean eta ez oso teknikoan» hitz egingo du gai horietaz Muruak.
Hitzaldi hori bereziki auzotarrentzat antolatu badute ere, «interesa duen edonor ongietorria izango da».