Mirandaolako burdinola martxan ikusteko aukera izango da Aste Santuan
Euskal Burdinaren Museoak eta Txillida Lantokiak ordutegi bereziak izango dituzte opor egun horietan. Aldez aurretik erreserba egin behar da.

Lenbur Fundazioa eta Legazpiko turismo baliabideak Aste Santuari begira jarrita daude, eta besteak beste, Mirandaolako burdinola martxan ikusteko aukera izango da, eta Euskal Burdinaren Museoa eta Txillida Lantokia bisitatzeko ordutegi bereziak egongo dira. Aldez aurretik erreserba egin behar da mirandaola@lenbur.com helbidera idatzita, edo 943 73 04 28 telefono zenbakira deitura.
Burdinola Ostiral Santuan eta igandean jarriko da martxan, hilaren 18an eta 20an, hiru txandatan: 11:00, 12:00 eta 13:00. Hurrengo igandean ere, hilak 27, berriz jarriko da martxan, baina 11:30ean eta 12:30ean. Sarreraren prezioa 8,5 eurokoa da helduentzat, eta 5 eurokoa haurrentzat.
Euskal Burdinaren Museoa, berriz, doan bisitatu daiteke apirilaren 21etik 27ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Eta Txillida Lantokira eta Fabrikara bisitak apirilaren 18an eta 20an izango dira, 11:00etan. Prezioa 5 eurokoa da. Apirilak 20 11:00, 12:00, 13:00