ZInemako sarrera 2 euro merkeago asteburuan
Bidaiariak zinemara! kanpainaren barruan aplikatuko dute deskontua sarreran. Larunbat, igande eta asteleheneko 'La huella del mal' pelikularako izango da.

Latxartegiko zinema komertziala kudeatzen hasi berria dan HTK Film S.L. enpresa Euskadiko Zine Aretoen Elkarteko kidea da, eta elkarte horrek martxan duen Bidaiariak zinemara! kanpaina ekarri du asteburuan Legazpira.
Hala, larunbatean eta igandean 19:00etan eta astelehenean 19:30ean emango duten La huella del mal pelikularako sarrera 2 euro merkeagoa izango da.