Jolas eta kantu ikastaroa Legazpin, aisialdi begiraleentzat
Lau orduko iraupena izango du, eta larunbat goizean emango dute, Kultur Etxean. HH eta LHko irakasleei ere badago zuzenduta.

Legazpiko Udalak jolas eta kantu ikastaroa antolatu du larunbaterako, aisialdiko begiraleei eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzenduta. Lau orduko iraupena izango du ikastaroak, eta Kultur Etxean emango dute, 09:00etan hasita.
Jolasaren garrantziaz eta jolasak euskararen sustapenean egiten duen ekarpenaz jabetuta antolatu du ikastaroa udaleko Hezkuntza zerbitzuak, eta Hezten aisialdi eskolak gidatuko 9:00etatik 13:00etara, Kultur etxean.
Legazpin erroldatuta egon beharko dira partaideak, eta Aisialdiko Begirale titulua izan beharko dute, eta ateratzen ari. HHko eta LHko gradua dutenek edo ikasten ari direnek ere parte hartu ahal izango dute. Ikastaroa euskaraz izango da.
Parte hartzeko izena eman behar da on line www.legazpi.eus/jolas-eta-kantu-ikastaroa webgunean, bihar osteguna 14:30a baino lehen.