Koke Lasaren Himalayari buruzko ikus-entzunezkoa Legazpin
Emanaldia 19:00etan izango da. Lasak Great Himalaya Trail deritzan zeharkaldian ateratako irudiekin osatutako lana da.

Koke Lasak GHT (Great Himalaya Trail), Nepal ekialdetik Mendebaldera zeharkatuz ikus-entzunezkoa aurkeztuko du bihar osteguna, Legazpiko Kultur Etxean, 19:00etan. Emanaldia, ekialdetik mendebaldera, oinez, Nepal zeharkatzen duen ibilaldiari buruzkoa da.
Ekialdean, Phalut-en (Nepal – Sikkim muga) hasi eta Hilsan (Nepal – Tibet Muga) Nepaleko mendebaldeko azken herrian bukatzen den zeharkaldiak GHT edo Great Himalaya Trail) du izena. 1.600 kilometroko ibilaldia da, eta Nepaleko Himalaya zeharkatzen ditu, goiko bidea eta bide kulturala uztartuz. “Herrietatik pasatuz edota 5000 metrotik gorako lepoak zeharkatuz, guzti horrek dakartzan bizipenez gozatuz· egin zuen ibilbidea Lasak.