Legorretako jaietako kartel lehiaketa, herritarren iritzien zain
Zazpi lan aurkeztu dira lehiaketara. Jubilatuen tabernan daude ikusgai. Bozkatzeko azken eguna, apirilaren 27a izango da. Bozketan parte hartzen dutenen artean, gazta bat zozkatuko da.

2025eko Azintzio jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketara zazpi lan aurkeztu ditura. Jubilatuen tabernan jarri dituzte ikusgai eta orain herritarrei dagokie, gogokoena aukeratu eta botoa ematea. Bozkatzeko berriz, bi bide daude: presentzialki, tabernan bertan edo Internet bidez.
Bozkatzeko azken eguna, apirilaren 27a izango da. Bozketan parte hartzen dutenen artean, gazta bat zozkatuko da.