Unax Larrazak Euskadiko judo txapelketa irabazi du
Haur mailako Espainiako txapelketan parte hartuko du apirilaren 26an, Huescan. Andoni Suarezek zilarra irabazi du, eta kadeteetan, Anderson Rosariok brontzea.

Unax Larraza haur mailako judokak urrea irabazi zuen pasa den asteburuan, Gasteizko Arriaga kiroldegian jokatu zen Euskadiko judo txapelketan. Euskadiko txapeldun tituluak eskubidea ematen dio hilaren 26an Jacan jokatuko den Espainiako txapelketan parte hartzeko.
Larrazak .50 kiloko kategorian irabazi zuen urrea, baina bera ez zen Judo Legazpi klubeko haur mailako partaideek lortutako domina bakarra, Andoni Suarezek zilarra irabazi zuelako -38 kiloko kategorian. Adriana Real, berriz, bosgarren geratu zen emakumezkoen +63 kiloko kategorian, eta Ibon Betolazak zazpigarren postua lortu zuen, lesio baten ondorioz kanporatua izan bazen ere.
Kadeteetan, brontze bat
Kadete mailako txapelketa ere jokatu zen Gasteizko Arriagan, eta horretan brontzea irabazi zuen Anderson Rosario legazpiarrak, +90 kiloko kategorian. Oier Astorquiak (-60 Kg) eta Haitz Ezpeletak (-50 Kg), berriz, lan ona egin zuten lehen borrokaldian, baina ez zuten aurrera egitea lortu eta dominarik gabe geratu ziren.