Bost herrietako pilota txapelketako finalak, Igarondon
Bihar arratsaldean jokatuko dituzte finalak, bost mailatan banatuta.

Bost herrien arteko pilota txapelketak eman ditu ia, eman beharrekoak. Martxoaren hasieratik makina bat partida jokatu dituzte, maila ezberdinetan banatuta, txapelketan parte hartu duten 40 bikotek, eta bihar arratsaldean, finalak jokatuko dituzte Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan.
Bost herrien arteko pilota txapelketa Aizkorpe bailarako —Zegama, Segura, Zerain, Mutiloa eta Segura— pilotari gazteen txapelketa da, Zegamako, Segurako eta Idiazabalgo pilota eskolek eta hauen elkartzetik sortu den Aizkorpe pilota klubak antolatuta.
Maila ezberdinetan banatuta, bost final jokatuko dituzte bihar. Aurrebenjaminetan, Idiazabalgo Illart Mendizabal-Xabat Santxez eta Beñat Galarraga-Eder Sanchez (17:30); benjaminen 1. urtean, Yassin El Hamidi-Enaitz Mujika (Zegama) eta Godei Geresta-Danel Maiztegi (Izal), 17:45ean; benjaminen 2. urtean, Ibai Iparagirre-Irai Ziani (Izal) eta Jakes Aizpeolea-Alar Zabaleta (Zegama), 18:00etan; kimuen 1. urtean, Azikorpeko Euken Matias-Hur Lasa eta Julen Martinez-Oier Galparsoro (18:30) eta amaitzeko, kimuen 2. urtean, Azikorpeko Geroge Orha-Andoitz Zabaleta eta Manex Inza-Ekhi Arakama (19:00).