Aste Santuko kontzertua egingo du bihar Santikutz abesbatzak
Marian Lasak zuzenduta, 20:00etan hasita, parrokia elizan izango da.

Urtero bezala, Aste Santuko kontzertua egingo du aurten ere Santikutz abesbatzak. Emanaldia bihar larunbata izango da, 20:00etan, parrokia elizan. Ohi bezala, Marian Lasak zuzenduko du Legazpiko abeslarien saioa.
Kontzertu honetarako, Aste Santuarekin zerikusia duen errepertorioa prestatu dute, eta erlijio musika izango da nagusi:
Sacris Solemniis M. Haller
Pueri Hebreum F. Gorriti
Popule Meus Victoria
O Jesu Christe J. Van Berchem
Ukuthula Cancion Zulu
Attende Domine
Por que Jesus no lloras J.S. Bach
Stabat Mater Kodaly
Ave Maria gratia plena J. Elberdin
Amazing grace J. Newton
Jubilate Deo P. Anglea
Aita Gurea P. Madina