Ordiziako errugbilarien kromoen bilduma ofizial berria
Gaur jarriko dituzte kromoak salgai Altamira tabernan, eta Nahikari, Koska eta Kriskras goxoki dendetan.
Ordizia Errugbi Elkarteak kromoen bilduma ofizial berriko kromoak gaur jarriko dituzte salgai, Altamira tabernan, eta Nahikari, Koska eta Kriskras goxoki dendetan. Albuma doakoa da, eta kromo pakete bakoitzak 1,20 euro balioko du. Baina lehenengo egunetarako, kromoak erosteko eskaintza berezia egin dute: 25 euroan, 23 kromo zorro, errepikaturik gabe.
Bilduma osoa amaitzen dutenentzat zuzeneko sariak eta opariak izango direla aurreratu du OREk.