III. Erraldoi Topaketa egin dute Lazkaon
Antiguo, Aretxabaleta, Orereta, Orio, Ororbia, San Asensio eta Lazkaoko erraldoiak elkartu dira. Musika, kolorea eta festa nagusitu dira herrian.

Eguraldia lagun izan ez badute ere, III. Erraldoi Topaketa egin dute Lazkaon, San Benito ikastolako aterpean. Aurten, Antiguo, Aretxabaleta, Orereta, Orio, Ororbia, San Asensio eta herriko bertako erraldoiak elkartu dira. 11:30ak inguruan hasi da erraldoien festa, desfile eta dantzekin; eta horiekin batera, buruhandiak ere jolasean aritu dira bertaratu direnekin.
Hasiera batean Laguardiako Erraldoiak etortzekoak baziren ere, azkenean ezin izan dute etorri, eta horien ordez, Aretxabaletako erraldoiak etorri dira Lazkaora. Haur eta heldu ugari bildu da erraldoien bilkuraren bueltan, eta musika, kolorea eta festa nagusitu dira herrian.





























