June Aiestaran izan da Aztiria sariketako irabazlea
Beasaindarrak irabazi du Aztiria saria, eta berekin batera, Aitor Tatiegi sailkatu da finalera. Apirilaren 26an jokatuko da Osinaldeko finala, Gabirian.

Atzo gauean jokatu zen 53. Osinalde sariketako hirugarren eta azken kanporaketa, Gabiriako Aztiri-Bat elkartean. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: June Aiestaran (Beasain, Gipuzkoa), Aitor Tatiegi (Oñati, Gipuzkoa), Beñat Astiz (Barañain, Nafarroa), Peru Irastortza (Algorta, Bizkaia), Naia Arrizabalaga (Azkoitia, Gipuzkoa) eta Maite Sarasola (Deustu, Bizkaia), eta beasaindarra izan zen saioko garailea. Horrela, Aztiria saria irabazita, Aiestaran Gabiriako Osinalde elkarteko finalean izango da apirilaren 26an, baita atzoko saioan bigarren egin zuen Aitor Tatiegi oñatiarra ere.
Finala Gabirian jokatuko da, apirilaren 26an, eta ondorengo bertsolariak ariko dira kantuan: Ordiziako Argi Berri saritik sailkatutako Libe Goenaga (Getaria) eta Haira Aizpurua (Sara); Osinberde saritik sailkatutako Iruri Altzerreka (Garai, Bizkaia) eta Eki Mateorena (Leitza, Nafarroa), eta Aztiria sariketako June Aiestaran (Beasain) eta Aitor Tatiegi (Oñati).
Argazkiak: Eresti Oiarbide.


