Juan Pedro Agirreri omenaldia egin diote Legazpin
Lekanazpi elkarteak "bere ibilbide politikoa eta herrigintzakoa" aitortu nahi izan dio horrela.

Lekanazpi elkarteak omenaldia egin zion joan den ostiralean Juan Pedro Agirre herritarrari, “bere ibilbide politikoa eta herrigintzakoa aitortzeko”. Mikel Zubimendi kazetariak berak idatzitako Jose Luis Elkoro, bizitza bete bat liburua aurkezteko ekitaldian egin zioten omenaldia Agirreri.