Ordizia Orainek, Errepublika Eguna gogoan
Udaletxeko balkoian Espainiako Errepublikaren bandera eta ikurrina zintzilikatu dituzte.

Ordizia Orain-eko kideek Espainiako II. Errepublikaren eguna gogoratu dute gaur, apirilaren 14an, udaletxeko balkoian Espainiako Errepublikaren bandera eta ikurrina zintzilikatuta.
“Argi eta garbi diogu: bizitza erdigunean jarriko duen Errepublika bat nahi dugu, eskubideak bermatuko dituena, eta inor atzean utziko ez duena.
Jendeak eraikitako Errepublika, jendearentzat. Hirugarrenaren bila!”.