Ordiziako eskuz binakako pilota txapelketa herrikoiko izen-ematea zabalik
Apirilaren 30a da azkeneko eguna. Bikoteko 10 euro ordaindu behar dira.

Emaneurrek XVIII. Ordiziako eskuz binakako pilota txapelketa herrikoia antolatu du eta dagoeneko izena eman daiteke, emaneurretaldea@gmail.com helbidera idatzita.
Bikoteko partaiden izen-abizenak, kontakturako telefono zenbaki bat eta izen- ematearen ordaiagiriaren kopia atxikituta bidali behar dira.
Izen ematearen kuoata 10 eurokoa da, eta Emaneurreren ES 59 2095 5073 01 1063785298 kontu korronte zenbakian sartu behar da bikotearen izena argi adieraziz. Apirilaren 30a izango da izen emateko azken eguna.
Baldintzak
Txapelketan parte hartu ahal izateko, ondorengo lau baldintzetako bat beharko da: Ordizian jaioa izatea, Ordizian erroldatua egotea, txikitatik Ordizian ikasi izana edo Ordiziarekin lotura estua eta jarraia izatea.
Pilotan federatuta daudenek ezin izango dute parte hartu.
Araudia
Bikote bakoitzak gehienez pertsona bat izango du partidaren batean ordezkapena egiteko. Jokalari hori beti berdina izango da eta ezin izango du txapelketako beste edozein bikoteren ordezkoa izan, ez eta txapelketatik at geratu den edozein jokalari izan. Ordezkapenak egiten dituen jokalariaren partidu kopuruak ez du mugarik baina bigarren faseko azken partida jokatzen duen bikoteak jokatu beharko du finala.
Txapelketako kuadroa partaide kopuruaren arabera diseinatuko da.