Taloak eta kamisetak, jaietarako dirua ateratzeko
Hegialdeko jai batzordeak antolatuta, talofesta ospatu dute asteburuan auzoan. Ekainaren 6an, 7an eta 8an izango dira aurtengo festak.

Hegialdeko jai batzordeak antolatuta, talofestaren edizio berri bat ospatu zuten larunbat goizean, ekainaren 6anm 7an eta 8an ospatuko diren auzoko jaiei begira dirua ateratzeko. Laubideko kale nagusian izan zen festa, eta eguraldi onak lagunduta, jendetza elkartu zen han.
Taloak egiten auzotarrek jardun zuten, eta horien salmentarekin atera zuten diru gehiena, baina jaietako kamisetak ere izan zituzten salgai. Gainera, umeentzako jolasak ere izan ziren, eta giroa aparta izan zen.

ARGAZKIA: Octavio Cirez

ARGAZKIA: Asier Zaldua

ARGAZKIA: Asier Zaldua

ARGAZKIA: Asier Zaldua