Eskulan ikastaro berria Iratzarri elkartearen eskutik
Montessori pilota egiten erakutsiko dute maiatzean zehar, Conchi Hidalgok gidatuta. Hilaren 23an eman behar da izena.

Legazpiko Iratzarri emakume elkarteak eskulan ikastaro bat antolatu du maiatzerako, eta hilaren 23an eman behar da izena San Ignazio auzoan duen egoitzan, 14:30etik 18:00etara. Montessori pilota egiten erakutsiko dute ikastaroan, Conchi Hidalgoren eskutik.
Saioak maiatzaren 5ean, 12an, 19an eta 26ean izango dira, astelehenean, 16:00etatik 18:00etara, San Ignazioko lokalean. Posta elektronikoz ere eman daiteke izena: iratzarri.legazpi@gmail.com.