Ilintik banatu ditu udaberriko kanpainako sariak
Aurten, fruta dendek eta belar dendek osatutako hamabi produktu lote oparitu dizkie bezeroei, Garaguneko kideek egindako poltsa eta txapekin batera.

Oparien banaketarekin, gaur goizean itxi du Ilinti merkataritza elkarteak aurtengo Udaberriko kanpaina. Amelar eta Sustrai fruta dendek eta Laubide, Itziar eta Lanbroa Bi belar dendek osatutako hamabi produktu lote zozkatu ditu bezeroen artean aurten. Produktu loteekin batera, Garaguneko kideek egindako oihalezko poltsak eta txapak ere jaso dituzte saridunek.
Ilintik aurreratu duenez, hurrengo kanpaina Santikutz festak igaro ondoren egingo dute.
ARGAZKIAK. Ilinti















