Artisau garagardo dastaketak eta azokak, maiatzaren 8tik 10era Ordizian
Ordiziako Emaneurre taldeak maiatzaren 8an eta 9an Euskal Herriko artisau garagardoen dastaketak antolatu ditu eta maiatzaren 10ean azoka eta txapelketa. Dastaketetarako izena eman behar da.

Ordiziako Emaneurre taldeak Euskal Herriko artisau garagardoen dastaketak eta azoka egingo ditu maiatzaren 8tik 10era bitartean. Dastaketetan parte hartzeko izena eman behar da, emaneurretaldea@gmail.com helbidean. Ondorengo egitaraua prestatu dute:
Maiatzak 8, osteguna
- 19:00etan, Larrun Arri elkartean, Basquebeer garagardoen dastaketa. 5 garagardo eta pintxoak, 15 euroren truke.
Maiatzak 9, ostirala
- 19:30ean, Ordizia Hoteleko terrazan, Naparbier, Bidassoa eta Mala Gissona garagardoen dastaketa. 5 garagardo eta pintxoak, 15 euroren truke.
Maiatzak 10, larunbata
- 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 00:00etara, Plaza Nagusian, Euskal Herriko artisau azoka. Parte hartzaileak: Basabe, Meta, Baobeer, Higer, Garagart, Atala Brewing, Iparra, Scimmia, El holandes errante, Naparbier, Bidassoa, Mala Gissona, Brewery Land, Xorta, Tito Blas, Zampano eta Basque Beer garagardoek parte hartuko dute lehiaketan eta azokan.
- Ekintza osagarriak ere izango dira: Iratzar erromeri taldea, Lazkaoko talogileak, txerria burduntzian, musika zuzenean eta puzgarriak.