Aste Santuan urrutira joan gabe ibiltzeko
Goierriko baliabide turistikoek jarduera bereziak antolatu dituzte datozen egunetarako. Ataungo eta Zegamako parketxeetan berrikuntzak dituzte. Herriz herriko eskaintza, albistean.

Aste Santuko opor egun hauetarako, ohikoaz gain, ekintza bereziak antolatu dituzte Goierriko interpretazio zentro eta museoetan. Urrutira joan gabe, denetariko aukera dago eskualdean, bertan geratuko direnentzat eta kanpotik etorriko direnentzat.
- ATAUN
Bihar eta igandean bisita gidatuak egingo dituzte Barandiaran Museora eta Errotara, 11:30ean, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Prezioa 4 eurokoa izango da (3 euro 12 urtetik beherakoentzat).
Ostiralean eta 26an, berriz, Errotako jaki goxoak izeneko bisita berezia egingo dute, talo tailer batekin osatua, 10:30ean hasita. Prezioa: 7 euro (5 euro umeek).
Euskal mitologiaren munduan barneratzeko aukera ere izango da. Batetik, apirilaren 19an, 21ean eta 27an Jentilen mundua erronka mitologikoa egingo dute, 10:30ean Barandiaran museoan; eta apirilaren 19an Sartu kobara! izeneko familia-ibilaldia antolatu dute 10:00etan, Lizarrustiko Parketxetik abiatuta. Espeleologia esperientzia xume bat biziko dute parte-hartzaileek. Saioa euskaraz izango da. 6 euroko prezioa izango du (4 euro 12 urtetik beherakoentzat).
Jarduera guzti horietarako aurrez izena ematea komeni da: 943 18 03 35 edo 688 895 069 – barandiaran@gipuzkoanatura.eus. Barandiaran museoa ere irekita egongo da Aste Santuan eta Pazko Astean zehar, 10:00etatik 14:00etara (salbuespen bakarra apirilaren 22a izango da, egun horretan itxita egongo baita).
Hala ere, Jentilen mundua, erronka mitologiko izeneko jolasa museoa itxita dagoenean ere jolasaren zatirik handiena gauzatzeko aukera egongo da San Gregorion jarri dituzten panelen bidez.
Ataunen bi erakusketa berezi ere ikusgai dira egunotan. Batetik, udalak eta aldundiak antolatutako Arkeologia Ataunen izeneko erakusketa Barandiaran Museoan, eta Ruraltxa argazki erakusketa Lizarrustiko parketxean.

Lareo ondoko kobara egindako espeleologia irteeraren irudi bat.
- BEASAIN
Apirilaren 19, 20, 26 eta 27an bisita gidatuak egingo dituzte Igartzako Monumentu Multzoan, 13:00etan. Hala ere, egunero egongo da irekita (11:30-13:00 eta 16:00-18:00).
Bestalde, Beasaingo industriaren hastapenak erakusketa ere ikusgai egongo da Burdinolan.
- EZKIO
Bihar, 10:30ean, Sagartxotx! bisita berezia egingo dute, Igartubeitin. Baserriko dolarearen funtzionamendua ezagutu eta sagar zukua egiteko aukera izango da. Amaieran, gazta pintxoarekin batera dastatzeko aukera izango da. Euskaraz eta gaztelaniaz izango da bisita. Prezioak: helduak 6 euro, haurrak 4 euro eta 6 urtetik beherakoak doan. Beharrezkoa da aurretik izena ematea, igartubeiti@gipuzkoa.eus – 943 72 29 78.
Apirilaren 18, 19, 20 eta 21ean, Igartubeiti baserri museoko gune guztiak ezagutu eta bertako familia nola bizi zen sentitzeko aukera izango da bisita gidatuetan, 12:30ean eta 17:00etan.

Barrikotearen festa, iaz, Igartubeitin.Igartubeiti
- IDIAZABAL
Ostiralean eta igandean, 11:00etatik 13:00etara bitartean, Ondramuño Gaztandegia bisitatzeko aukera izango da. Pertsonako prezioa: helduak 16 € / haurrak 5-16 urte 8€ . Izena emateko: 649 65 59 62.
Apirilaren 22an, berriz, Xarma duen herria bisita gidatua egingo dute 17:15ean, Gaztaren Interpretazio zentrotik hasita. Dohainik da. Izena eman behar da: 943 18 82 03 / info@idiazabalturismo.com.
Idiazabal Gaztaren Interpretazio zentroa egunero egongo da irekita (11:15-12:30 eta 16:00-17:15).
- LEGAZPI
Mirandaolako Burdinola martxan jarriko dute apirilaren 18an, 20an (11:00, 12:00, 13:00) eta 27an (11:30, 12:30). Prezioa: 8,5 euro helduak eta 5 euro haurrak.
Euskal Burdinaren museoa irekita egongo apirilaren 21tik 27ra, 10:00etatik 14:00etara.
Txillida lantokian ere
bisita bereziak izango dira, bihar eta igandean 11:00etan. Prezioa, 5 euro.
Jarduera guztietan ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea: mirandaola@lenbur.com edo 943730428.
- ORDIZIA
Ostiralean, Erlijioa eta Elizaren papera Ordizian bisita gidatua egingo dute 11:30ean. D’Elikatuzetik hasita, Andre Mari Jasokundearen elizara joango dira, antzinako Aste Santuko ohiturak eta tradizioak ezagutzeko: prozesioak, Corpus jaia, kofradiak, Erromatar konpainia, Nekaldiaren irudia…
Apirilaren 20an eta 25ean berriz, Ordiziako azoka, herri baten esentzia eta arima ibilbide gidatua egingo dute 11:30ean, D’Elikatuzetik hasita. Ibilbide gidatu honetan, 1512. urteaz geroztik Ordizian egiten den azoka ospetsuaren historia eta bilakaera ezagutzeko aukera izango da, hainbat informazio-panelen laguntzaz.
Bi bisitetarako izena eman behar da: 943 88 22 90 / turismo@ordizia.eus.
Apirilaren 23an, berriz, asteazkeneroko azokaz gain, Artzain Eguna ospatuko da goiz osoan zehar.
- ORMAIZTEGI
Zumalakarregi museoan Pazko Astean haurrentzako tailerrak antolatu dituzte. Apirilaren 23an Karlistak Scenario erakusketan jarduera izango da, 11:30etik 13:30era; Scenario. Zorraren Z erakusketaren sekreturen bat aztertuko dute partaideek. Apirilaren 24an, berriz, XIX. mendeko janzkera ekintza egongo da, 11:30etik 13:30era; XIX. mendeko janzkerari buruz hitz egingo dute. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako saioak dira. Izena eman behar da: 943 88 99 00 / 659 434 566.

Zumalakarregi museoa, Ormaiztegin.Hitza
- SEGURA
Seguran prozesioak izango dira ikusgai bihar eta etzi. Ostegunean, 17:00etan Azken afariaren ospakizuna eliza nagusian eta 18:15ean prozesioa izango dira. Eta ostiralean, 08:00etan Santa Engrazi ermitatik via crucisa Konzepzionisten konbentura arte, 16:30ean Elizan Jaunaren Heriotzaren liturgia funtzioa eta Gurutzea eraistea eta 18:15ean prozesioa. Igandean, azkenik, 12:00etan, Kontzepzionisten konbentuan meza santua izango da.
Bestalde, elizara bisita gidatuak ere antolatu dituzte Ardixarra etxetik, larunbatetan 12:30ean eta 16:30ean, eta igandeetan, 12:30ean.
Ardixarra etxea bera ikusteko aukera ere izango da, Aste Santuko egunetan (11:30 – 13.30/16:30-19:00) eta Pazko Astean (10:30 – 14:00).
- URRETXU-ZUMARRAGA
Urrelur Museoa zabalik izango da ateak apirilaren 22tik 25era (10:00- 12:30 eta 16:30 – 18:30). Bisita librea doakoa da, baita audio gida zerbitzua ere.
Antiguako ermita ere zabalik izango da Aste Santuko egunetan ( 11:30-13:30 16:30-19:30), apirilaren 22an izan ezik, itxita egongo baita.
Bestalde, modu librean egiten diren bi ibilbide ere badaude aukeran, QR-en bidez: Iparragirre eta Zumarraga Bide Bizia.
- ZEGAMA
Anduetza parketxean, escape room jokoan oinarrituta, Frai Bartolomeren misterioa izeneko erronkarekin dibertitzeko eta ikasteko aukera izango da ostiralean eta igandean. Hiru ordutegi jarri dituzte: 10:15ean, 11:30ean eta 12:45ean. Bartolome fraideak balio handiko altxorra jaso du. Zegaman ezkutatu nahi du baina, konturatu da norbait atzetik dabilkiola. Beldur da altxorra lapurtu nahi ote dioten. Prezioa: helduak 6 euro, eta 12 urtetik beherakoek 4 euro. Ordubeteko jarduera izango da.
Bestetik, animalia basatiak ezagutzeko, Animalia basatien bila Murgisarrira jarduera antolatu dute larunbatean, 11:00etan. Ibilaldi honetan detektibe bihurtu eta animalien arrastoen atzetik ibiliko dira parte hartzaileak, animalien bizi ohiturak ezagutuz. Prezioa: helduak 6 euro eta 12 urte bitartekoek 4 euro.
Bi jardueretarako nahitaezkoa da izena ematea, plazak mugatuak baitira: 943 80 21 87 / 688 62 36 09 / anduetza@gipuzkoanatura.eus.
- ZERAIN
Aste Santuan, ostegunetik astelehenera, egunero izango da bulegoa irekita goiz eta arratsalde (10:30-14:00 eta 16:00-18:30). Handik Aizpeako meatze gunera edo eta Larraondoko zerrategira bisita gidatuak eskainiko dituzte. 10:30ean, Aizpeako meatzeetara (euskaraz), 12:00etan, zerrategira (elebiduna) eta 13:00etan meatzeetara (gaztelaniaz).
Erreserba egitea beharrezkoa: 943 80 15 05 / 649 94 62 77 turismobulegoa@zerain.eus.