Izpien Txokoa irekita egongo da Aste Santuko opor egunetan
Pazko Astean itxita egongo da, eta ez dute irekiko apirilaren 28ra arte.

Agirre-etxeberrin dagoen 0-3 urte bitarteko haur eta familientzako Izpien Txokoa zerbitzua irekita egongo da Aste Santuko opor egunetan, astelehena, hilaren 21era arte. Egunero egongo da zabalik 09:30etik 20:30era arte.
Pazko Astean, ordea, itxita egongo da, hau da, asteartetik igandera arte, hilak 22 eta 27, biak barne, egun horietan Euskadiko Xake Txapelketa jokatuko delako bertako instalazioetan.
Apirilaren 28an, astelehenean, irekiko dute zerbitzua berriz ere.