Ordiziako kirolarien Euskaraldiko hamaikakoa
Kirol talde ezberdinetako partaideek Euskaraldiari babesa erakutsi nahi izan diote. Kiroletan ere Euskaraldia ikusgarri egitea da asmoa.

Ordizian kiroletako hamaikakoa osatu eta kirol talde ezberdinetako partaideek Euskaraldiari babesa erakutsi nahi izan diote. Beraien parte hartzea eta aukeratutako rola publiko egin dute.
Era horretan, kiroletan ere Euskaraldia ikusgarri egitea da asmoa. “Kiroletan ere euskararen erabilera areagotzeko pausuak eman daitezkeela ikusarazi nahi izan dugu eta bai taldeak eta taldekideak Euskaraldian parte hartzera animatu”.